Zer da BOGA?
Euskara Internet bidez ikasteko sistema multimedia da BOGA.
Ordenagailu bidez, on-line eta CD batzuen
bidez funtzionatzen du.
BOGAk euskalduntze prozesu osoa hartzen du eta bost ikastarotan
zatitua dago:
Ikastaro
bakoitza 15 unitatetan banatzen da eta horietako bakoitza
10 saiotan. Saioak ariketez osatuta daude, bataz beste 30
ariketa saio bakoitzeko eta horiek eginaz egingo duzu aurrera.
Ariketen nolakoari dagokionez ere, zabala da sistemak eskaintzen
dizun ariketen nolakoa: hutsuneak bete, azpimarratu/aukeratu,
egia/gezurra, ordenatu, bikoteak osatu... Saioko ariketa
guztiak egiten dituzunean sistemak testa egingo dizu; gainditzen
baduzu, aurrera eta bestela, errepasoko saioa sortuko dizu.
BOGAk aurreikusitako saio guztiez gain, eta zure ibilbidearen
arabera sor ditzakeenez gain, irakasleak ere aukera du,
hala iritziz gero, zure neurriko saioak sortzeko. Beraz,
unitate bakoitzak dituen 10 saioak egin beharreko gutxieneko
lana da; hortik gora zure lanak aginduko baitu.
BOGA erabili nahi dut
BOGA erabili ahal izateko, pasahitz bat izan behar duzu
(euskaltegi batean matrikulatzen zarenean eskuratuko
duzu) eta horrekin batera lau CD jasoko dituzu ikastaro
bakoitzeko. Beraz, BOGAren edukia bi bidetatik helarazten
zaizu: ariketak Internet bidez, hortaz, Internetera konektatua
egon behar duzu ikasten ari zaren denbora guztian eta,
aldi berean, dagokion multimedia CDa sartu behar duzu
CD irakurgailuan. Horrela, abiadura ezin hobea lortzen
duzu. Ariketen zuzenketa bat-batekoa da, baldin eta erantzun
irekia eskatzen dutenak ez badira (laburpenak, balorazioak...),
izan ere, azken hauek irakasleari igortzen zaizkio, eta
multimedia kargatu zain ez duzu itxoin behar, portu lokalean
baitu (CDetan).
Dagoeneko, hainbat Euskaltegi eta Euskal Etxeetan
duzu BOGA eskuragarri. Beraz, zeuk aukeratu gustukuen
duzuna: